
Lege berri honek egonkortasuna emango dio hezkuntza-sistemari, egungo gizartearen beharrei erantzuteko hezkuntza-sistema eguneratuko duten tresnak eta esparru arautua. Hona hemen bere ezaugarri nagusiak:
INTEGRALA: Hezkuntza Lege berriak euskal hezkuntza-sistema osoa hartzen du; hau da, Euskal Hezkuntza Sistemako ikastetxe guztiak arautzen ditu.
INKLUSIBOA: Berdintasunaren, ekitatearen eta kohesioaren aldeko apustua egiten du, aniztasun soziala kontuan hartzen du eta segregazioa eta desberdintasun-egoerak saihesteko neurriak arautzen ditu.
ELEANIZTUNA: Euskara da ardatz sistema eleaniztun eta kulturartekoan.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzean, ikasleek B2 maila lortu beharko dute euskaraz zein gaztelaniaz, eta B1 maila atzerriko hirugarren hizkuntza batean.
PARTE-HARTZEARI IREKIA: Hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzea bermatzen du eta ikastetxeak ahalduntzen ditu antolatzeko nahikoa autonomia izan dezaten. Ikastetxeek beren irakaskuntza-sistema inguruko errealitatera egokitu ahal izango dute.
ERALDATZAILEA: Hezkuntzari buruzko Legea herriaren etorkizunerako pertsonak garatzen jarraitzeko elementu eragilea da. Sistemaren etengabeko hobekuntza eta bikaintasuna bilatzen ditu.