
Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitateek (UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Euneiz) topaketak eta ateak irekitzeko jardunaldiak antolatu dituzte ikasleei eta familiei informazioa emateko.
Bai unibertsitatera lehen aldiz sartuko diren ikasleentzat, bai haien familientzat, garrantzitsua da orientazioa jasotzea, dituzten ikasketa-aukerak ezagutzeko eta horrela beren gaitasunetara, trebetasunetara eta interesetara ondoen egokitzen den titulazioa aukeratzeko.
Ateak irekitzeko jardunaldietan eta informazio-topaketetan argitzen dira euskal unibertsitateko etorkizuneko ikasleek 2024/2025 ikasturterako izan ditzaketen zalantzak, gradu, gradu bikoitz eta graduondoko titulazio ofizialak eskuratzeko baldintzei eta eskaintzari buruz. Irakasleek informazioa ematen dute informazio-saioen bidez, eta instalazioak, laborategiak eta beste zerbitzu batzuk bisitatzeko aukera eskaintzen da.
Jardunaldi hauek data hauetan egingo dira eta guztietan beharrezkoa da aurrez izena ematea:
• UPV/EHU: martxoaren 15etik 23ra.
• Deustuko Unibertsitatea: otsailaren 17an.
• Mondragon Unibertsitatea: otsaila eta maiatza bitartean (Ateak zabaltzea - Mondragon Unibertsitatea)
• Euneiz: otsailaren 3, 10, 17 eta 24an.