
Batxilergoa ibilbide akademiko apartekoa eginez amaitu duten Ikasleen ahaleginak aitortza jasotzen du Euskadin, eta horregatik, 2023-2024 ikasturte honetako deialdia ere udaberrian argitaratuko da.
Hezkuntza Sailak 2022-2023 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak banatu zituen abenduan. 16 ikasle sarituak unibertsitateko gradu ikasketetako lehen maila burutzen ari dira orain, eta irabazle izan direla egiaztatzen duen diplomaz gain 1.200 euroko diru-saria ere jaso dute.
Ahalegina, lana, inteligentzia eta hobetzeko bokazioa dira aitortzen zaizkien dohainak. “Ahalegina, bera bakarrik, ez da bizitzan arrakasta izateko bermea, baina ahaleginik gabe ezinezkoa da hori lortzea”, azaldu zien Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak. “Adimenak ez du ezertarako balio, ahaleginik ez bada. Adimena etengabeko lanarekin eta bizitzan zehar ikasten jarraitzeko motibazioarekin bakarrik loratzen den gaitasuna da”, gehitu zuen.
Nota bikainak
15.500 ikasle pasatxok egin zuten Euskadin Batxilergoko bigarren maila joan zen 2022-2023 ikasturtean, eta horietatik 424 aurkeztu ziren Batxilergoko Sari Berezia eskuratzeko probetara. Guztiek betetzen zuten baldintza hau: Batxilergoko bi kurtsoetan 8,75 puntutik gorako bataz besteko nota izatea. Joan zen ekainaren 14an burutu zuten proba, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, unibertsitatera sartzeko hautaprobak amaitu ondoren. Azkenik, puntuaziorik altuena lortu zuten 16 ikasleek gaur goizez jaso dute saria.
Saritutako ikasleen zerrenda:
Saritutako ikasleek guraso, senitarteko eta Batxilergoko ikasketak burutu zituzten institutuetako arduradunak lagun zituztela jaso zituzten sariak. Hauek izan dira irabazleak:
Álvaro Gómez Galán (CPEIPS Aldapeta Maria HLBHIP- Donostia-San Sebastián)
Tania Luis Gámiz (CPEIPS Carmelitas-Sagrado Corazón HLBHIP- Vitoria-Gasteiz)
Ibai Ortiz de Luzuriaga Gine (CPEIPS Haztegi Ikastola HLBHIP- Legazpi)
Juan Luis Altuzarra Heras (CPEPS Jesuitak Indautxu LBHIP- Bilbao)
Jon Valbuena Álvarez (CPEIPS Lauaxeta Ikastola HLBHIP- Amorebieta-Etxano)
Iker Palomo Lobato (CPEIPS Asti-Leku Ikastola HLBHIP- Portugalete)
Pablo Quijano Martín (CPEIPS Ntra. Sra. De La Merced HLBHIP- Loiu)
Haizea García González (CPEIPS Carmelitas-Sagrado Corazón HLBHIP- Vitoria-Gasteiz)
Ibai Martínez Puente (IES Julio Caro Baroja BHI- Getxo)
Iñigo Díez García (CPEIPS Sta. María HLBHIP - Portugalete)
Leire Coca Casado (CPEIPS Olabide Ikastola HLBHIP- Vitoria-Gasteiz)
Irati Castillo López (IES Julio Caro Baroja BHI- Getxo)
Guillermo Herrero Álvarez (CPEIPS Padre Andrés Urdaneta HLBHIP- Loiu)
Asier Villa Yarza (IES Botikazar BHI- Bilbao)
Julen Arriaga Arizmendi (IES Laudio BHI- Laudio)
Jagoba De Albillos Eizaguirre (CPEIPS Zurriola Ikastola HLBHIP- Donostia-San Sebastián)