Eskola-garraiorako diru laguntzak

Baldintzak betetzen dituzten aurkeztutako eskabide guztiek dagokien laguntza jasoko dute. Laguntza hauek Batxilergoko eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako ikasleentzat ere zabaldu direnez, bikoiztu egin da deialdiaren zenbatekoa aurreko edizioekin alderatuta, milioi bat eurotik bi milioi eurora igo baita.

Zabalik dago Haur Hezkuntzako (lehen zikloko hirugarren maila eta bigarren ziklo osoa), Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Oinarrizko Lanbide Heziketako, Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleen eskola-garraioa finantzatzeko laguntzak eskatzeko epea. Azken bi talde horiek lehen aldiz sartzen dira deialdian, eskola-garraioari buruzko Dekretu berria onartzearen ondorioz (urriaren 31ko 164/2023 Dekretua).

Batxilergoko eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako ikasleentzako laguntzak handitu direnez, Hezkuntza Sailak bikoiztu egin du deialdiaren zenbatekoa, aurreko edizioekin alderatuta: milioi bat eurotik bi milioi eurora igaro da.

Bete beharreko baldintza horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: ikastetxea etxetik 4 kilometro edo gehiagora egotea (2 kilometro edo gehiagora desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialarekin lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan); edo ikasturtea amaitzen den urtean 21 urte baino gehiago ez izatea (25 urte edo gehiago, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan).

2022-2023 ikasturtean, lehen aipatutako hezkuntza-etapetako 2.374 ikaslek jaso zuten laguntza banakako esleipenen deialdi honen bidez: 616 Araban, 993 Gipuzkoan eta 765 Bizkaian. Hezkuntza Sailak bermatzen du aurkeztutako eta baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiek dagokien laguntza jasoko dutela. Beraz, deialdira bideratutako zenbatekoa handitu ahal izango da, beharrezkoa bada.