Batxilergorako epea zabalik

Eskaerak egiteko epea apirilaren 19ra arte egongo da zabalik eta ekainaren 17tik uztailaren 2ra arte, biak barne, izango da matrikula egiteko epea.

 

Zabalik dago 2024-2025 ikasturtean Batxilergoan ikasi ahal izateko, onarpen-eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak datorren apirilaren 19ra arte egin ahal izango dira. Batxilergoa Euskadiko ikastetxe publikoetan zein itunpeko pribatuetan egin nahi duten ikasleek, aurreko urteetan bezala, bi bide dituzte eskabideak aurkezteko: aurrez aurreko izen-ematea edo online, Hezkuntza Sailaren web-orriaren bidez.

2024-2025 ikasturtean Euskadin guztira 203 ikastetxek, publikoak eta itunpekoak, Batxilergoa ikasteko aukera eskainiko dute. Batxilergoa hainbat modalitatetan egin daiteke: Zientziak eta Teknologia; Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa; Batxilergo Orokorra edo Arteen Batxilergoa (Arte Plastikoak; Musika eta Arte Eszenikoak).

Kontuan hartu beharreko egutegia:

-             Apirilaren 8tik 19ra: eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea (biak barne)

-             Maiatzak 7: onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira

-             Maiatzaren 14ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea

-             Maiatzak 21: onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea

-             Ekainaren 17tik uztailaren 2ra: matrikula egiteko epea

Zerrendak Ikasgunean kontsultatu ahal izango dira (https://ikasgunea.euskadi.eus/eu). Arreta berezia jarri beharko zaio matrikula-aldi arruntari, hau da, 2024ko ekainaren 17tik uztailaren 2ra, biak barne.