Batxilergoa edo Lanbide Heziketa etxetik urrun ikasten duzu? Garraiorako dirulaguntzak

Beren ikastetxeetatik urrun bizi diren eta garraio publiko erregularraren eskaintza nahikoa ez duten ikasleek Hezkuntza Sailak antolatutako eskola-garraioa erabili ahal izango dute, baimendu gisa. Baimenduak izango ez balira, garraio-gastuak konpentsatu ahal izango dira banakako esleipenen dirulaguntzen deialdiaren bidez.

Hezkuntza Sailak aldatu egin du berriki unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari buruzko araudia, Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek eskola-garraioan sartzeko aukera izan dezaten.

Batxilergoko eta Erdi-Mailako Lanbide Heziketako neska-mutilei eskola-garraioa erabiltzeko baimena eman ahal izango zaie, garraio publiko erregularraren eskaintza urria duten eremuetan bizi diren kasuetan. Beren etxeen eta ikastetxearen arteko joan-etorria zaila bada eta eskola-garraioaren Jarraipen Batzordeak hala onesten badu, zerbitzu hori erabili ahal izango dute beste baldintza batzuk ere betetzen badituzte.

Zerbitzua erabiltzea ibilbide bakoitzak dituen plaza libreen araberakoa izango da (eliminar: baldintzatuko dute), baldin eta ikastetxea etxetik 4 kilometro(eliminar: ko) edo gehiagoko distantziara badago (2 kilometro edo gehiagoko distantziara, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan); eta ikasturtea amaitzen den urtean 21 urte baino gehiago bete ez baditu (25 urte edo gehiago, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan).

Nolanahi ere, aipaturiko ikasleek eskola-garraioa erabiltzeko behin-behineko baimena lortzen ez badute, garraio-gastuak konpentsatu ahal izango dira eskola-garraiorako banakako esleipenen dirulaguntzen deialdien bidez.