
Dagoeneko argitaratu dira uda honetan Eusko Jaurlaritzaren bekei esker hizkuntzak ikastera joango diren ikasleen behin betiko zerrendak. 532 egonaldi eskaini dira Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian. Familientzako informazio-bilerak maiatzaren 13tik 15era egingo dira.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleentzako atzerriko ikastaroetarako plazak esleitu dira ingelesa, frantsesa eta alemaniera ikasteko. Zerrendak hemen kontsulta daitezke (“Dokumentazioa” atalean)
Hezkuntza Sailak bi asteko egonaldietarako deialdia egiten du urtero. 532 egonaldi eskaini dira guztira eta plaza bakoitzak barne ditu Euskadiko hiru hiriburuetatik egonaldia egingo den herrialderainoko joan-etorriko bidaia, bidaia-asegurua, ikastaroko matrikula eta eskola-materiala, ostatua, mantenua eta ikastaroa emango den zentrorako hiri-garraioa. Arratsadeetarako kultura, kirol eta gizarte jarduerak eta egun osoko txangoak ere izaten dira egonaldi hauetan.