Trans ikasleei eta euren familiei lagunduz

Hezkuntza Sailak trans ikasleei eta haien familiei ikastetxeen bidez laguntzeko protokoloa eguneratu du.

 

Jaiotzean esleitu zaion generoa ez den beste genero batekoa sentitzea sufrimendu eta diskriminazio iturri izan daiteke edozeinentzat, eta horrek ikasle batengan bere hezkuntza-ibilbidearen porrota ekar lezake. Adingabeek beren genero-identitatearekin bat ez datozela adierazteak ahultasun bereziko egoera ekar dezake, baita integrazio-arazoak, eskola-jazarpena edo gizarte-bazterkeria.

Trans ikasleei eta haien familiei laguntzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeentzako protokoloak egoera horiei aurre egiteko erantzunak eskaintzen ditu. Eskola inklusiboaren alderdietako bat garatzen du, aniztasunari bere adierazpen guztietan erantzun behar diona.

Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-testuinguru seguru eta askea eskaintzeko ahalegina indartu du sexu edo genero aniztasuna duen adingabeak bazterketa jasan ez dezan. Gizarteratzearen, ekitatearen eta justizia sozialaren printzipiotik abiatuta, Bizikasi sortu zen lehenago. Bizikasi, ikastetxeak bizikidetzarako gune seguruak izan daitezen eta jazarpen-egoerarik onartu ez dezaten lagungarri izan da. Orain, protokolo berriarekin, beste urrats bat egin du ikasleei diskriminazio eta bazterkeria mota guztiak gaindi ditzaten laguntzeko.

Orientazioa kasu desberdinetan

Dokumentuan, trans ikasle batek edo haren familiak jaiotzean esleitu zaionaz bestelakoa den genero identitate bat aitortzeko eskatzen denean arreta egokia emateko jarraibideak ezartzen dira.

Hala, protokoloak jarraibide batzuk eskaintzen ditu ikasle trans batek bere egoeraren berri ematen duen kasuetarako. Sentitzen duen generoa aitortzeko eskatzen duen kasuetan, berak, bere gurasoek, tutoreek edo hezkuntza-komunitateko beste edozein pertsonek. Era berean, protokoloak oinarrizko antolamendu-neurriak eta segurtasun eta babes-neurriak hartzeari buruzko jarraibideak ematen ditu, bai eta izena aldatzeko trans pertsonen administrazio-prozedurei buruz ere.

Protokoloaren testu osoa ikusteko, sakatu hemen.