Championseko ikerketarako taldea

22.000 pertsona baino gehiago, biztanleria aktiboaren % 2, ikerketa-lanetan aritzen dira Euskadin. Bere jarduerak 1.800 milioi euro inguruko inbertsio publikoa suposatzen du. Barne Produktu Gordinaren % 2,3.

100 pertsonatik bik ikerketa-lanak egiten dituzte Euskadin. Lehen aldiz gainditu da ikerketa-lanak egiten dituzten 22.000 pertsonen kopurua (biztanleria aktiboaren % 2).

8.000 argitalpen zientifiko sortu dituzte. Horietatik %60 ospe handiko aldizkari zientifikoetan argitaratu dira eta euskal zientzialariek munduko potentzia zientifiko nagusiekin egindako elkarlanak ere areagotu egin dira. Ikerbasquek argitaratutako 2023ko Euskadiko Zientziari buruzko Txostenaren emaitzetan jasotzen diren adierazleen arabera, Euskadiko ikertzaileak kaudimendunak dira nazioartean. Euren ikerketek aurrerapenak bultzatzen dituzte medikuntzan, ingeniaritzan, materialen zientzietan...

Ikerketa horiek, neurri handi batean, Ikerketa eta Garapenean egindako inbertsioari esker egiten dira. Euskadik 1.800 milioi euro inguru inbertitu ditu I+Gn 2022an. Horrek esan nahi du BPGaren %2,3tik gorako inbertsioa egin dela alor horretan. INEk (Estatistikako Institutu Nazionala) argitaratutako azken datuen arabera, Euskadi da I+G jardueretan diru gehien inbertitzen duen Estatuko autonomia-erkidegoa. Gainera, Eustatek bere txostenetan adierazten du inbertsioa %9,1 hazi dela aurreko urtearekin alderatuta, ia 1.800 milioi eurotara iritsita.

Per capita itzulera

Euskadi da Europako funtsen per capita itzuleran gorengo postuan dagoen herrialdea. 240 milioi euro bereganatu ditu bueltan 2021etik 2022ra bitartean. Gainera, azken 20 urteetan 1.648 milioi euro lortu ditu ikerketarako Horizon Europe programa europarraren bidez. 

Programa horren barruan, aipamen berezia merezi dute Europako Ikerketa Kontseiluaren ERC laguntzek. Edozein herrialdetako eta adinetako ikertzaileei laguntza ematen diete() jakintzaren mugetan ikertzen jarraitu nahi dutei. Euskadin ERCko 50 proiektu garatu dira guztira eta aurten mota horretako 19 proiektu daude abian, orain arteko mota honetako proiektuen kopururik handiena da.