
Lanbide Heziketako 2.000 ikasle horretan ibili dira eta beren produktuak eta zerbitzuak erakutsi dituzte Eibarko Ikasenpresa azokan, enpresa-tradizio handia duen herrian.
Enpresa txiki bat sortzea eta abian jartzea da Ikasenpresa programak Euskadiko Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako ikasleei aurrean jartzen dien erronka. Euskadiko Lanbide Heziketako ereduaren baitan aritzen dira lanean, funtsezkoa da irakasle-taldearen lankidetza
Ikasenpresa ariketa bat da, enpresa-simulazio bat. Hala ere, ikasleek eskaintzen duten produktua edo zerbitzua benetakoa da. Negozio-ideiak lotuta daude neska-mutilek ikasten duten lanbide-arloarekin eta garatzen dituzten ideiek pertsonen bizi-kalitatea hobetzera eta iraunkortasun-irizpideak kontuan hartzera bideratuta egon behar dute.
Aurten, Lanbide Heziketako 55 ikastetxetako 2.000 ikaslek hartu dute parte. 400 produktu eta zerbitzu aurkeztu dituzte. Proiektu gehienak honako arlo hauetakoak dira: jarduera fisikoak, kirola, industria, irudi pertsonala, ostalaritza eta turismoa, informatika, komunitatearentzako zerbitzuak, arte grafikoak, nekazaritza eta arrantza, zerbitzuak, farmazia eta parafarmazia, besteak beste. Parte hartu duten neska-mutilen sormena agerian geratu da honako adibide hauekin:
• Herri (K)rossfit crossfit, herri kirolen zaleei zuzendutako gimnasioa, bi diziplinak ikuspegi moderno batetik uztartzen dituena.
• Buru-garbigailu lasaigarri bat.
• Jatetxe tematiko bat, margolari ezagunen eta berrien artea izango duena ikusgai. Karten eta menuen inspirazio ere izango dira artelan horiek.
• 3Dko NFC komikiak eta irudi interaktiboak diseinatzea eta inprimatzea.
• Bigarren eskuko arropa kustomizatuaren salmenta.
Ekintzailetza bultzatzea
XIII. Ikasenpresa Azoka duela gutxi egin da Eibarren, enpresa eta industria-tradizio handia duen herrian. Topaketa hau estrategikoa da, Euskadiko Lanbide Heziketaren barruan ekintzailetzaren kulturari ematen dion bultzadagatik, ikasleen prestakuntza eta enplegagarritasun egokirako bide gisa.
Ikasenpresa zein Urratsbat –benetako enpresak sortzeko Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako programa-, funtsezkoak dira ikasleen sentsibilizazioa eta prestakuntza areagotzen dutelako gaztetatik kultura ekintzailean, eta azken emaitza enpresa berriak sortzea delako, merkatu aukera berriak agertzen ari diren une honetan.