UPV/EHUko udako ikastaroak

UPV/EHUko Udako Ikastaroek 17 ikastaro eskainiko dituzte aurten hezkuntzako profesionalentzat. Ikastaroen programa osoa aztertuz gero, adimen artifiziala, jasangarritasuna eta parte-hartzea dira gairik aipagarrienak.

 

Hezkuntza Sailak, Udako Ikastaroekin lankidetzan, hezkuntzaren arloko 17 ikastaro prestatu ditu ikastaroen edizio berri honetarako. "Irakasteko Ikasi" eta "Prest Gara" programak hezkuntzako profesionalei zuzenduta daude batik bat, baina interesa duen edonor joan daiteke.

Askotariko gaien katalogoa diseinatu da, hezkuntzako profesionalen etengabeko prestakuntzan pentsatuz, ikastetxeen errealitatearekin, eztabaidekin eta egungo kezkekin lotuta, bertaratzen direnek beren ezagutza ikasleen onurarako indartu dela senti dezaten.

Edizio honetan landu beharreko gaietako batzuk gazteen kultura digitala, dislexia eta zentzumen-urritasunak, suizidioa, ebaluazioa, STEAM prestakuntza edo antzerkiak ikasleen prestakuntza-prozesuan duen balioa dira. Ikastaro hauek ekainaren 6tik irailaren 21era egingo dira.

Sartu prestakuntza-programa osora hemen.