
Dantzako eta Arte Dramatikoko Goi Mailako Arte Irakaskuntzak egiteko izena emateko epea apirilaren 17an irekiko da. Dantzako Oinarrizko Irakaskuntzetarako, berriz, maiatzaren 17an.
Dantza eta interpretazio-irakaskuntzak Dantzertin ematen dira, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskolan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe hau Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan dago.
Matrikulazio-aldia apirilaren 17an irekiko da, unibertsitatez kanpoko dantza eta interpretazioko goi-mailako irakaskuntzak egiteko. Goi-mailako gainerako irakaskuntzak bezala, irakaskuntza hauek ere jardun osoan eta ikasturteko gutxienez 36 astez jarduteko eran daiden ikasleentzat daude antolatuta.
Alor honetako profesional bihurtzeko interesa dutenenetzako dira: dantzari edo aktore lanetan aritzeko asmoa dutenentzat. Azken batean, horrelako ikasketetan aritzeko gaitasunak eta borondatea dituzten ikasleei zuzenduta daude, konstantzia eta dedikazioa eskatzen baitute. Dantzako eta interpretazioko goi-mailako arte-irakaskuntzak dira. Amaitzean, diziplina horretako titulazio ofiziala jasotzen dute.
Dantzako Oinarrizko Irakaskuntzen kasuan, izena emateko epea maiatzaren 17tik ekainaren 3ra bitartean egongo da zabalik, bi egun horiek barne.