Haur literaturaren aitzindari eta Emakunde Saria

Mariasun Landa idazleak Eusko Jaurlaritzaren aitortza jaso du literaturaren bidez berdintasunari egindako ekarpenagatik.

 

 

Mariasun Landa idazlea haur eta gazteentzat idatzi dituen liburuengatik nabarmendu da batez ere. Duela gutxi, Euskadiko berdintasunaren arloko saririk garrantzitsuena jaso du: Emakunde saria. Literaturaren bidez berdintasunari egiten dion ekarpena, eta sexismoaren aurkako eta nesken eta emakumeen ahalduntzearen aldeko borroka nabarmendu ditu Eusko Jaurlaritzak.

Bere alderdi literarioaz gain, Mariasun Landaren ibilbidea ere goraipatu dute; militantzia feminista eta euskararekiko, irakaskuntzarekiko eta beste dibulgazio-lan batzuekiko konpromisoa azpimarratu dute, gizarteari egindako ekarpena gogoratuz. Sari hau Landari emateko aho bateko erabakian epaimahaiaren argudioen artean zera aipatzen da: "aitzindaria izan da haur literatura modernoan, emakumeen mundua ulertzeko modu berri bat islatzen duelako. Neska eta nerabeen pertsonaia ausartak eta autonomoak eraiki ditu, sentiberak baina ausartak. Munduari ikuspegi harrituarekin baina jarrera kritikoarekin begiratzen dioten neskak".

Mariasun Landaren Emakunde Sariarekin, fikziozko munduetatik mundu desberdina, berdintasunezkoagoa, irudikatzeko aukera eskaintzen duten sortzaileen ekarpena ere aitortu nahi izan dute.