ELKARLANEKO GOBERNANTZA: Hurbilen dauden administrazioen lankidetza

Udalek, mankomunitateek, koadrilek... toki-administrazioek garrantzi handiagoa izango dute Euskal Hezkuntza Sisteman, bizikidetza indartuko duten proiektuak garatzeko, kultura-eremua lantzeko proiektuak garatzeko, kooperazio arloko ekimenetarako...

Hezkuntza Legeak egitura berrien bidez eragile gehiagok parte hartzeko aukera ematen du, hala nola Euskal Eskola Publikoaren Kontseiluaren eta udaletako hezkuntza kontseiluen bitartez. Testuak tokiko administrazioarekin, udalekin eta udalaz gaindiko beste administrazio batzuekin lankidetzan aritzeko kulturan sakontzen du, batez ere, bizikidetza indartzeko, kultura-eremua lantzeko proiektuak garatzeko, belaunaldien arteko elkartasuna indartzeko edo kooperazioarekin zerikusia duten ekimenak garatzeko adibidez.

Legeak ikastetxeen eta beren gizarte eta kultura ingurunearen arteko harreman estua bultzatzen du, bai eta elkarren arteko lankidetza ere, jardueren eta harremanen plan bateratuen bidez. Era berean, Euskadiko administrazioen eta erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza ere sustatzen du.

Horrelako ekimenak garatzeko, erakundeek parte-hartzea sustatuko dute, guraso eta ikasle-elkarteen, sindikatuen eta enpresa-elkarteen, udalen eta gizarte-sektore guztien parte-hartzea.