Euskadiko Lanbide Heziketa: prestakuntza solidarioa

Euskadiko Lanbide Heziketak, Reala Sociedad Fundazioarekin eta Donostiako Aquariumarekin lankidetzan, Reale Arenako instalazioak eta itsas mundua bisitatzeko modua garatu du, murgiltze esperientzia birtualen bidez; minbizia duten haurren eskura jarriko dira esperientzia horiek.

Euskadiko Lanbide Heziketak proiektu bat bultzatu du, gaisorik dauden haurrek atsedena hartu behar duten uneetan ilusioa berreskuratzen laguntzeko. Tknikak (Lanbide Heziketan ikerketa eta berrikuntza aplikatua bultzatzen duen Hezkuntza Sailaren zentroak), Reale Arena estadioko instalazioak eta itsas mundua bisitatzeko proiektu bat garatu du, esperientzia birtual murgiltzaileen bidez. Real Sociedad Fundazioarekin eta Donostiako Aquariumarekin izandako lankidetzari esker izan da posible ekimena.

Aquariumean zeharreko tour birtualak animazioak, bideoak eta hainbat eszena ditu, instalazioak bisitatzeko simulazioak eginez. Bestalde, Anoeta futbol-zelaiko tour birtualak jokalarien testigantzak, ligako partida bat eta estadioko hainbat txoko ezagutzek aukera ematen du, aldagelak, jantokia edo beste instalazio batzuk. Tour birtual honen garapenean, J3D enpresak modu altruistan lagundu du.

Lanbide Heziketako lehen gida solidarioa

Era honetako proiektuak garatuta, Euskadiko Lanbide Heziketak balioetan oinarritutako prestakuntza eskaini nahi du, eta laster lan mundurako jauzia egingo duten neska-mutilen hezkuntzari beren bizitzan lagungarri izango zaizkien irizpide etiko eta moralak eman. Horrelako proiektuek sustatzaile eta kolaboratzaileei ez ezik, oro har gizarteari ere mesede egiten dietela sinetsita, proiektuok hainbat kolektibori eskaintzen dizkieten aukerak azpimarratu nahi dira. Euskadiko Lanbide Heziketaren lan solidarioa gida batean jasoa geratu da, eta HEMEN ikus daiteke.

Tknikak osatu duen gida honek Lanbide Heziketako ikastetxeetako hamaika proiektu biltzen eta ezagutarazten ditu, hainbat arlotakoak: ingurumena, komunitatea, kultura, hezkuntza edo gizartea. Izan ere, Lanbide Heziketako ikasleak gero eta mundu teknologikoago baterako prestatzen ari dira, baina aldi berean baita gizatiarragoa den mundu baterako ere.