Hezkuntzan gehien inbertitzen duen herrialdea da Euskadi

Europako herrialdeen arteko egoera alderatuz gero, ondorioztatzen da eskola-uztea hezkuntza-sistemara bideratzen diren baliabideekin lotuta dagoela. Euskadin hezkuntza eta prestakuntza goiz utzi dutenen tasa %5,6koa da.

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak egiten dituen Hezkuntza Adierazleen datuen arabera, 2020-2021 ikasturtean erkidego guztietan handitu da ikasle bakoitzeko inbertsioa hezkuntzan, 2015eko datuekin alderatuta (kopurua unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoei dagokie). Euskadin eta Nafarroako Foru Erkidegoan erregistratu da ikasle bakoitzeko gastu publiko handiena unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan.

Halaber, hezkuntzan eta prestakuntzan informazioaren teknologiak sartzeko egindako inbertsioa aztertzen du azterlanak. Batez beste 2,5 ikasle daude ordenagailu bakoitzeko. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak autonomia-erkidegoen arabera egiten dituen Hezkuntza Adierazleen datuek 2 ikasletik beherako ratioa erakusten dute ordenagailu bakoitzeko, Euskadiren kasuan bezala (1,4).

Europako herrialdeen arteko egoera konparatuak erakusten du eskola-uztea hezkuntza-sistemara bideratutako baliabideekin lotuta dagoela. Euskadin hezkuntza goiz uzten duten pertsonen ehunekoa Estatuko txikiena da. Biztanleriaren 18 eta 24 urte bitarteko adin-tartean, hezkuntza eta prestakuntza goiz utzi dutenen kopurua %5,6 da, adierazle horrek Estatu espainiarrean duen kopuruaren erdia baino gutxiago da. Han %13,9 baita. Adituen ustez, eskola uzteak ondorio larriak ditu etorkizunean garapen ekonomikoan eta gizarteratzeko eta laneratzeko.