Hyperion: zientziaren zerbitzura dagoen superkonputagailua

Estatuko hirugarren superordenagailu indartsuena da eta Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikertzaileei ematen die zerbitzua.

Greziar mitologian, Hyperion titan bat da, Urano eta Gearen semea (zerua eta lurra). Izenak "altueran dabilena" esan nahi du, beraz, izen egokia da Euskadi superkonputazioaren gorenean jartzen duen superordenagailu berria izendatzeko. Estatuko hirugarren superordenagailu indartsuena Donostia International Physics Center (DIPC) dago.

14.000 nukleo baino gehiagorekin eta RAM memoriako 150 TB baino gehiagorekin, Hyperionek bere aurreko Atlas superkonputagailuaren potentzia hirukoizten du. Euskadiko ikertzaile-komunitate osoari ematen dio zerbitzua (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikertzaileei). Zehazki, Hyperion erabiltzen dutenen sareak bederatzi Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroak (BERC), Euskadiko unibertsitateak, Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (CIC nanoGUNE edo CIC biomaGUNE), Biogipuzkoa bezalako ikerketa sanitarioko zentroak edo Tecnalia bezalako zentro teknologikoak hartzen ditu.

2017. urteaz geroztik, Hezkuntza Sailak 5.925.000 euroko inbertsioa egin du superkonputaziorako ekipamendua erosteko eta hobetzeko. 2,8 milioi Hyperion eraiki eta martxan jartzeari dagozkio.

Galaxien eraketa edo materialen portaera simulatzeko

Hyperion erabiltzen da, beste proiektu batzuen artean, galaxien eraketa simulatzeko, material berrien portaera simulatzeko, teknologia kuantikoetan, adimen artifizialean edo kimika konputazionalean garapenak egiteko. Mota honetako superordenagailuak ikertzaileen lana errazteko erabiltzen dira, arazo handi bat hainbat txiki eta maneiagarritan zatitzeko gai direlako. Horietako bakoitzaren emaitzak konbinatu egiten dira gero, azken soluzioa denbora tarte txikiagoan aurkitzeko. Hyperionek 14.000 nukleo eta 150 TB baino gehiago ditu RAM memorian, eta bere aurrekoaren potentzia hiru halako du.

IKUR estrategia

IKUR Estrategian identifikatutako lau eremu estrategikoen bitarteko ezagutza berriaren sorreran lerrokatzen da Hyperion: Neurobiozientziak, Teknologia Kuantikoak, Neutrionikoa (neutroien eta neutrinoen fisika) eta Superkonputazioa eta Adimen Artifiziala dira lau eremu horiek. Euskal ikerketa-komunitatearen beste ildo garrantzitsu batzuekin ere lotzen da, hala nola Astrofisikarekin eta Kosmologiarekin, Klimaren Zientziarekin edo propietate aurreratuak dituzten Materialen Zientziarekin.