Hezkuntza arloko informazioa, familien esku

Hurbilago eta hobeto informatuta. Argitalpen berri honek hezkuntza-arloko albiste garrantzitsuenak hurbilduko ditu Euskadiko etxeetara, hala nola bekak eskatzeko datak, ikasturteko berritasunak, araudi berriak edo Lanbide Heziketarekin eta unibertsitateekin loturiko gaiak.

Gure Hezkuntzahilero Euskadiko etxeetara iritsiko den berripaper berria da. Zuen seme-alaben matrikulazioetatik eratorritako informazio garrantzitsua eskuratzea erraztuko du. Noiz irekiko da bekak eskatzeko epea? Zein aurrerapauso ekarriko ditu Hezkuntza Lege berriak? Zer urrats ari dira egiten ikasgelen eraldaketa digitalean? Zer ikasketa aukera ditzakete gure seme-alabek? Gisa honetako gaiak hurbilduko dizkizugu aurrerantzean, gure hezkuntza-sistemarentzat funtsezkoa den une batean.