
Duela gutxi, Lanbide Heziketako 5.0 Gastronomia Topaketa egin da Donostian. Estatuko Ostalaritza Eskoletako 180 arduradun eta nazioartean entzutea duten sukaldariak bildu dituen hitzordu horrek teknologia, iraunkortasuna eta osasuna izan ditu osagai nagusi.
Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketako 5.0 Gastronomiaren Topaketa antolatu du Euskadin. Tabakaleran (Donostia) egindako ekitaldian 180 pertsona izan dira, batez ere ostalaritzaren arloko Lanbide Heziketako zentroetako arduradunak eta nazioarteko ospea duten sukaldariak.
Edizio honetako hitzaldiak, mahai-inguruak eta parte-hartzeak hiru ardatz nagusitan oinarritu dira: teknologia, iraunkortasuna eta osasuna. Lanbide Heziketatik egiten ari diren aurrerapenak mahairatzeko ezinbestekak dira hriu osagai horiek.
Teknologia digitalak gastronomiaren munduan sartu dira. Tradizioa eta modernitatea nahasten dira errezeta berritzaileak egiteko. Besteak beste, gastronomiari aplikatutako robotika, ingurune murgiltzaileak eta gisako teknologiak darabiltza egun gastronomia arloak.
Ostalaritza-eskoletatik Euskadiko sukaldari onenetako asko atera dira. Egungo ikasleek funtsezko zeregina izango dute elikadura-ohitura onak sustatzeko ere. Ildo horretan, Lanbide Heziketaren ikuspegi humanistatik, aurrerapen teknologikoek elikadura-ingurune osasungarri bat sortzen lagunduko dute. Pedro Subijana, Joseba ArgiƱano, Elena Arzak edo Eneko Atxa bezalako profesional ospetsuek euren ikuspuntuak eskaini zituzten topaketan.