Ikasketak kirolen inguruan jarraitzea gustatuko litzaizuke?

Kirolaren arloan prestakuntza jarraitu nahi dutenek aukera bat dute Kirolenen. Unibertsitatez besteko ikasketak eskaintzen ditu Kirolenek. Webguneak kirol-irakaskuntzetako inskripzioei eta horien eskaintza zabalari buruzko informazioa biltzen du.

Kirolene da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren prestakuntza-zentro publiko bakarra araubide bereziko erdi-mailako eta goi-mailako kirol-irakaskuntzak ematen.

Ikastetxeak 15. urteurrena bete du aurten eta balio akademikoa eta profesionala eskaini die hezkuntza-sistematik kanpo zeuden prestakuntza batzuei. Ikastetxea kirol-modalitate eta espezialitate berriak txertatuz joan da, zentroaren egungo prestakuntza-plana osatu arte.

Kiroleneren eskaintza honakoa da:

• Mendiko kirolak: arroilak, eskalada, erdi mailako mendia eta goi-mendia

• Neguko kirolak: eski alpetarra, snowboarda

• Taldeko kirolak: futbola, areto-futbola, saskibaloia, eskubaloia

• Ur-kirolak: bela, kirol-urpekaritza, salbamendua eta sorospena, piraguismoa

• Banakako kirolak: atletismoa, judoa

• Kirol anitza

Kirolene Durangon dago kokatuta. Aurrematrikula, zerrendak, matrikulazioa, aurkeztu beharreko dokumentazioa... eta bestelako informazioa hemen dago eskura.