Lanbide Heziketa nahi duzun lekutik eta nahi duzunean: BIRTLH

Ikaskuntza-eredu telematiko, autonomo eta malgua da BIRTLH, Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Zentro Integratua. Ikasleek ondoen egokitzen zaien ordu kopurua aukera dezakete. Hainbat lanbide-arlotako zikloak eta profesionaltasun ziurtagiriak dituzte aukeran, online formatuan eta erdipresentzialean egin daitezkeenak.

BIRTLH Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren prestakuntza-prozesua Gela Birtualean dago batik bat. Bertan daude beharrezko material eta jarduera guztiak. Lan gehiena Gela Birtualak eskaintzen dituen idatzizko zein ikus-entzunezko baliabideak eta baliabide teknologikoak erabiliz egiten da, modu independentean.

Ikasleek hainbat profesional eta baliabideren laguntza dute ikasketak egiteko. Horien artean, modulu bakoitzeko tutorea dute eta honek egiten dio jarraipena ikaslearen aurrerapenari eta bilakaerari. Tutoreak orientabideak ematen ditu eta kontsultak ahalik eta lasterren ebazten ditu. Tutoretzak egiteko hainbat bitarteko erabiltzen ditu (txata, telefonoa, bideo-deia).

Zentro bakarra eta berezia

Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua (BIRTLH) ikastetxe bakar eta berezia da, eta prestakuntza malgua eskaintzen du, modulu-eskaintzarekin, aurrez aurreko prestakuntzarik jaso ezin dutenei ikaskuntza-ibilbide desberdinak ahalbidetzeko. Moduluaren konpetentziek hala eskatzen dutenean, prestakuntza telematikoa aurrez aurreko saioekin osatu daiteke, zentro laguntzaileen sare zabal baten bidez. Modalitate telematikoko modulu bat gainditzeak modalitate presentzialaren balio bera du. BIRTLH Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mende dago, eta honen irakaskuntzek erabateko onarpen ofiziala dute.

Euskadiko Lanbide Heziketaren modalitate honen eskaintza hemen kontsulta dezakezu:

https://www.birt.eus/estudiar-en-birtlh/#