Badakizu zer den lutheria?

Antzinako ofizioa da, iraganera eraman gaitzakeena... Stradivariuseko tailerretan biolin preziatuak egiten ziren. Lutheria hari-instrumentuen fabrikazioa da. Hezkuntza Sailak Bele izeneko lutheria-eskola batean eskaintzen ditu ikasketak; gaur egun, hari-instrumentuak egiten, doitzen edo konpontzen irakasten da. Kontserbatorioetako ikasleek eta musika-eskolek Belen egindako hari-instrumentuak eska ditzakete maileguan.

Bele, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskal Lutheria eskola da, luthier titulaziorako ezagutzak ematen dituena. 1986an sortu zen eta Bilbon dago. Artisau-bokazioa, musikarekiko gustuaz gain, ezinbestekoa da luthier bihurtzeko. Ikasleek hari-instrumentuak (biolina, biola eta biolontxeloa) eskuz egiten ikasten dute, akustikako teknika berriak konbinatuz.

Tradizioa, berrikuntza eta esperimentazioa nahasten diren tailerrean, luthierrek musikari bizia emateko teknika, material eta modu berriak aztertzen dituzte etengabe. XVIII. mendeko eredu klasikoetatik hasi eta diseinu eta akustikako azken joeretaraino.

Lutheria diziplina aberatsa eta konplexua da, eta musika-tresnak sortzea, mantentzea eta hobetzea hartzen du bere baitan: haien historia, instrumentu berriak eraikitzeko, hobetzeko eta garatzeko metodoak, haien errendimendua eta soinu-emaitza optimizatuko duten mekanismoen eta osagarrien berrikuntzak, horiek eraikitzeko materialen azterketa... Nagusiki, hiru jarduera biltzen ditu: instrumentuaren eraikuntza eta afinazioa, zaharberritzea eta irizpena.

Instrumentuen mailegua

Lutheriako Euskal Eskolan egindako musika tresnak  eskatzeko deialdia zabalik dago. Euskadiko Kontserbatorioetako ikasleek eta musika-eskolek hemen kontsulta dezakete informazioa.

Bele eskolatik ere egin daitezke ikastaroak, praktikak tailer profesional batean eta Erasmus+ beka eskatu praktikak atzerrian egiteko.

Ezagutu eskola, bere ikasketa-plana, hemen bete beharreko baldintzak.