Aukera berriak ikertzaileentzat

Hezkuntza Sailak hiru egonaldi finantzatzen ditu ikertzaile gonbidatuentzat Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall Collegen.

Hamarkada bat baino gehiagotik, Euskadi eta Cambridgeko Unibertsitatea lankidetza eta ikerketa proiektuak bultzatzeko elkarlanean ari dira. Unibertsitate britainiarreko arduradunekin hasitako lan-ildoei esker, Clare Hall Collegeikasketa-zentroan euskal ikertzaileentzako egonaldiak finantzatzeko laguntzak handitu ahal izan dira. Horrela, Hezkuntza Sailak hiru egonaldi finantzatzen ditu ikertzaile gonbidatuentzat, bai aldez aurretik programan parte hartu ez dutenentzat (Visiting Fellow, bederatzi hilabeteko egonaldia), bai aldez aurretik egonaldi bat egin ondoren harremanak sendotzen jarraitu nahi dutenentzat (Post Visiting Fellow, bi hilabeteko bi egonaldi).
Ikasturte hasiera honetan beste mugarri bat ezarri da Ingalaterrako unibertsitatearekiko harremanetan, Clare Hall Collegeikastegiaren Estatuko ordezkaritzak urteroko bilera Eukadin egin baitu. Joan den irailaren 16an Donostia International Physics Centerren (DIPC) izan zen hitzorduan Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak parte hartu zuen, eta akordioa sinatu zuen ikertzaileei Cambridgen egonaldiak egiteko aukera ematen dien Visiting Fellowprograma berresteko, Alan Short presidente eta irakaslearekin batera.