Haurreskolek 8.709 plaza eskaintzen dituzte 180 udalerritan. Familiek konfiantzazko zerbitzu bat dute, lehen aldiz erabat doan, seme-alabentzako hezkuntzarik onena lortzeko eta lana eta familia-bizitza hobeto uztartzeko.
Euskadin 238 haur-eskola daude 180 udalerritan banatuta, eta 8.709 plaza eskaintzen dituzte guztira. 2023-2024 ikasturte honetako berrikuntza garrantzitsua da Haurreskolak Partzuergoaren zerbitzua erabat doakoa dela Euskadin, bi urte arteko haurrentzat.
Haurreskolak Partzuergoak lehen aldiz doako zerbitzua eskaintzeak matrikulak % 25 handitzea ekarri du. Familiek erraztasun handiagoa dute orain lana eta familia-bizitza uztartzeko. Familien egoera ekonomikoarentzat ere mesedegarria da neurria, eta beraz, onura sozialak eskaintzen dituena.
Ikasturtea 4.863 umerekin hasi da Haurreskolak Partzuergoan. Matrikula kopuruak gora egiten jarraituko du datozen hilabeteetan, matrikulazio aldi berriak ireki ohi baitira hilabete bakoitzeko lehen egunetan.