
Lehen Hezkuntzako lehen mailetako gelak digitalizatu ondoren, beste 9.000 gela digitalizatzen jarraitzen da orain, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergoko 2. Mailara bitartekoak.
Ikasturte honetan, Hezkuntza Sailak Eraldaketa Digitalerako Planarekin jarraitzen du. Beste 9.000 gela ikasgela digital bihurtzeko behar den ekipamendua ipintzen jarraituko du. Gela horiek beharrezko teknologiaz hornitzen dira, hala nola panel interaktiboz, kameraz, ordenagailuz eta mikrofonoz, online baliabide horiek erabilita eskola telematikoak emateko, beharrezko balitz ere. Iaz, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4.era bitarteko ikasgela guztiak digitalizatu ziren sare publikoan, 1.800 panel edo pantaila interaktibo instalatuta.
Gainera, Eraldaketa Digitaleko Plana garatzeaz gain, aurten "Ikaslab" proiektua hasiko da, hau da, 26 gela berezi sortuko dira eskola publikoetan. “Ikaslab” gelak espazio malguak dira, altzari mugikorrez eta gailu digitalez hornituak, ikasteko metodo desberdinekin esperimentatzeko egokiak.