
Datozen hiru urteetan, desgaitasun intelektuala duten 30 pertsonak gutxienez Euskadiko ikastetxeetan egingo dute lan. ATZEGIk, desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak eta Hezkuntza Sailak adostu dute desgaitasuna duten hamar pertsona ikasturte honetan bertan lanean hastea ikastetxeetan.
Eusko Jaurlaritza eta Atzegi, desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea, lankidetzan ari dira desgaitasuna duten pertsonak ikastetxeetan laneratzeko eta gizarteratzeko programa batean. Horrela, ikastetxeak adimen-desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko leku bihurtzen dira. Hezkuntza Sailak eta elkarteak asmoa dute ikasturte honetan bertan hamar pertsona kontratatzeko, ikastetxeetan lan egiten has daitezen.
Datozen urteetan ekimena zabaldu egingo da, adimen-desgaitasuna duten Euskadi osoko 30 pertsonak, gutxienez, lan-esperientzia har dezaten Euskadiko ikastetxeetan. Ekimen honi esker, halaber, ikasleek zuzenean ezagutuko dituzte adimen-desgaitasuna duten pertsonen gaitasunak eta gizarteari egiten dioten ekarpena, eta, aldi berean, inklusioa eta aukera-berdintasuna bezalako balioetan jantziko dira gazteak.