Zabalik dago atzerrian hizkuntzak ikasteko egonaldiak eskatzeko epea

DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek eta Batxilergokoek eskatu ahal izango dute eskaintzen diren 532 ikastaroetakoren bat.

024ko udan Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan hizkuntza ikastaroak egiteko bekak eskatzeko epea urriaren 24an ireki da, eta azaroaren 23ra arte dago zabalik. Bi asteko egonaldiak izango dira, eta DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek izango dute horiek eskatzeko aukera.
532 plaza horietakoren bat eskatu nahi duten ikasleek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan (ingelesa, frantsesa edo alemana) gutxienik 7 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean.
  • Aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 16 puntu edo gehiago lortu izana.
  • Ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan.
  • Ikasleak 2024an gehienez ere 19 urte betetzea.

Deialdiak 1.033.571 euroko zenbatekoa du. Plazen banaketari eta eskaerei buruzko xehetasun gehiago, esteka honetan:

 https://www.euskadi.eus/hizkuntza-ikastaroak-atzerrian-uda/web01-a3helebi/eu/