
Hezkuntza Sistemaren Orientazio Planak Lanbide Heziketan jorratu dituen hiru eremuak honako hauek dira: ikasleen ongizate emozionala bermatu nahi duen orientazio psikopedagogikoa, ikasketetan eta enplegu-irteeretan jarraitutasuna eskaintzeko orientazioa eta bizitza osoko prestakuntza indartzeko ikaskuntza-bitartekarien bidezko laguntza.
Euskadiko Lanbide Heziketak lanbide batean jarduteko eta enplegua lortzeko prestakuntza eta ikaskuntza jarduera guztiak barne hartzen ditu. Beraz, Lanbide Heziketako ereduak bere gain ditu berrikuntza, ekintzailetza, nazioartekotzea eta baita lanbide-orientazioa bera ere.
Lanbide Heziketako orientazioa hiru eremutan jasotzen da: batetik orientazio psikopedagogikoa, ikasleen ongizate emozionala bermatzea helburu duena. Bestetik, Lanbide Heziketako orientazioa, ikasketetan jarraitzea eskaintzeko; eta hirugarren bat, bitartekotza, ikaskuntza-bitartekarien bitartez. Bitartekari hauek bizitza osoko ikaskuntza indartzen laguntzen dute. Beraz, lanbide-orientazioa prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen plangintza pertsonalean informatzeko eta laguntzeko prozesu bat da, Lanbide Heziketaren baitan. Barne hartzen ditu: Lanbide Heziketak ematen dituen aukerak, lanbide bat aukeratzea, hobekuntza, lanbidea aldatzea, lan-merkatuaren bilakaera, ekintzailetza-aukerak eta lanbide-karrera kudeatzeko trebetasunak garatzea barne hartzen ditu.
Lanbide-orientazioan hainbat ekintza sartzen dira, hala nola ikasteko arazoak dituzten ikasleengan egindako esku-hartzeak (bokazio-heldutasunik eza eta hori garatzeko jarrera negatiboak), ikasteko zailtasun espezifikoak hauteman eta aztertzea...
Lanbide-orientazioa sustatzeko helburuan eragin zuzena duenez, nabarmentzekoa da era berean erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzaren eredua ere (ETHAZI eredua). Eredu horrek eragin egiaztatua du, bai ikaskuntzetan eta baita lan-bizitzan ere, informatzeko eta orientatzeko trebetasunarekin lotutako gaitasunen garapenean.