Hezkuntzari buruzko gida familientzako

Eskoletako ateak haur bat hartzeko irekitzen diren heinean gurasoentzat mundu oso bat irekitzen da: euskal hezkuntza sistema. Hau da familientzako gida (hiperesteka). https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/sistema_educativo_vasco/eu_def/adjuntos/Familientzako_orientabideak_e.pdf

Gurasoek eta tutoreek argitalpen bat dute eskura, lagungarri izan dakiekeena neska-mutilen eskola-ibilbidea ulertzeko eta planifikatzeko. Gida honetan, eskura dauden baliabideak ere jasotzen dira, beren ibilbidean ager daitezkeen premiak asetzeko. Gida honek hezkuntza nola dagoen antolatuta, etapa bakoitzeko ezaugarri eta mugarri garrantzitsuenak zein diren, erreferentziazko profesionalak zein diren edo ikasleen beharrei hobeto erantzutea ahalbidetzen duten programak azaltzen ditu.

Ziklo bakoitzari buruzko informazioa batzen du gidak. Hezkuntzako ikuskaritza eta hezkuntzari laguntzeko zerbitzuak, ikasleen berariazko premiak, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleak murgiltzeko hezkuntza-zerbitzuak, laguntzen eta zerbitzuen intentsitatea eta ikasleen aniztasunari buruzko informazioa eskuratzeko aukera ere ematen du.