Unibertsitateak emandako fruituak enpresara

Unibertsitateak eta enpresak helburu bat dute komunean; etorkizuneko Euskadi eraikitzeko motorra izatea. Euskal unibertsitateetan lortutako ikerketa eta teknologia berrikuntzak gure enpresa-sarean eragina izan dezan laguntza-programa bat ireki berri da.

Unibertsitatearen ezagutza enpresen eskura jariko da. Zabalik dago 2024-2025 aldian ikerketa eta berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko dirulaguntzen deialdia, unibertsitatetik enpresetara ezagutza transferitzeko. 500.000 euro inbertituko dira horretarako.

Beren lan-taldeetan ikertzaile-taldeak dituzten unibertsitateetako ikerketa-egiturek eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Aurkezten dituzten proiektuak unibertsitate-taldeak garatu beharko dituzte, enpresa laguntzaileetako langileekin batera. 

Deialdi honen bidez, Eusko Jaurlaritzak unibertsitateetako ikerketa-taldeen eta enpresa-sarearen arteko lankidetza sustatu nahi du, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko gainerako eragileen artekoa ere. Eragile horiek ere, parte hartu ahal izango dute proiektuetan. Unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza etorkizuneko Euskadi eraikitzeko motorra dela sinetsita, unibertsitateak, enpresak, erakundeak eta bestelako eragileak bat datoz beren erantzukizunarekin, euskal gizartea garatzen laguntzeko. Dagoeneko zabalik dago unibertsitate eta zientzia arloko ikerketa-taldeen eta enpresen arteko elkarlan hori bultzatuko duen diru languntzen deialdia.