UPV/EHUko prezioak bere horretan

Unibertsitate publikoko matrikularen prezioa 2011-2012 ikasturtekoaren kostu berean mantentzen da, nahiz eta ordutik kontsumoko prezioen indizea (KPI) % 34 igo den.

Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak berriki onartu ditu unibertsitate-ikasketetarako prezio publikoak 2024-2025 urteari begira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proposatuta. Tasa publikoak bere horretan uzteari eutsi dio hamargarren urtez jarraian (2015-2016 ikasturtetik). Hori dela eta, datorren 2024-2025 ikasturtean unibertsitate publikoko tasa guztiak, lehen eta hurrengo matrikulak, aurreko ikasturteko berberak izango dira. Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluaren eta Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren erabaki horrek (Eusko Jaurlaritza, Foru-Aldundiak, euskal unibertsitateak, unibertsitate horietako gizarte-kontseiluak, unibertsitateko ikasleen ordezkariak, UPV/EHUko langileak eta CONFEBASK tartean direla) 2011-2012 ikasturteko kostu berean ezarri du lehen matrikularen prezio publikoa, ordutik hona KPIa %34 igo den arren.

Era berean, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak berriki onartu du unibertsitatean ikasteko beken eta laguntzen deialdi berria, 2024-2025 ikasturterako. Deialdi horretan, errentaren gehienezko muga %5 handituko da, laguntza jasotzeko eskubidea izateko. Gainera, egoitza-osagaia zabaldu da, ikasketak ohiko bizilekutik kanpo egiten dituzten ikasleek jasoko duten kopurua handitzeko.