Zabalik 2024-2025 ikasturterako matrikula

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 23ra arte egongo da zabalik. Iaz ezarri ziren nobedadeak mantenduko dira eta bada beste berrikuntza bat ere, familia askori matrikulazio erraztuko diena: Plaza lortuko dute ahizpa, anaia, neba edo arreba ikasten ari den ikastetxean hasierako mailara sartzea eskatzen dutenek. Kanpainarako esteka

2024-2025 ikasturterako onarpen-prozesua otsailaren 23ra arte egongo da zabalik. Nobedade nagusia honakoa da: tokia lortuko dute hasierako ikasturteetan sartzea eskatzen dutenek (2 urteko gela, edo, halakorik ezean, 3 urteko gela) baldin eta ahizpa, anaia, neba edo arreba bizikide bat badute ikastetxean. Bestetik, ikastetxe bereko sarrera-mailan neba-arrebak onartzeko aldi bereko eskaerei dagokienez, baremoak 6,5 puntu ematen dizkio horietako bakoitzari. Irizpide berri horrek mesede egiten die, batez ere, anai-arreba bikien kasuei, elkarrekin joan daitezen ikastetxe berera. Bi neurri horiek matrikulazio-prozesua errazten diete milaka familiari, eta familia-kontziliazioan eragiten dute. Ikastetxe bakarra duten udalerrietan bizi diren eskatzaileek ere lortuko dute plaza, ikastetxe bakar horretarako eskabidea aurkezten badute.

Bi bide daude familiek eskaera aurkeztu dezaten. Prozesu osoa online egin daiteke, beharrezko dokumentazioa aurkeztea barne, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez (www.euskadi.eus/hezkuntza); edo aurrez aurre, lehen aukera gisa aukeratutako ikastetxean.

Aurtengo publizitate-kanpainan Barakaldoko Gurutzeta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeko ikasleak agertzen dira. 5.B gelak hartu du parte kartela zein iragarkia egiteko. Spotean ikasgelako ohiko talde-argazki bat egin dute, irakaslea aldamenean dutela, eta euskal gizarteari euskal hezkuntza-sistemarekin bat egiteko eskatu diote, "zatoz argazkira" leloarekin.