
Helburuak eta unibertsitate-politika koordinatua definitzeko funtsezko tresna gisa sortu da. Aurreikusten dituen inbertsioek errekorrak hausten dituzte. Unibertsitate Sistemaren Plan berriak eragin positiboa izan nahi du gure gizartean, ikasleen talentuaren bidez.
2023-2026 Unibertsitate Sistemaren Planak 2.246,2 milioi euro ditu. Aurrekontu-irismen berriak inoizko inbertsiorik handiena dakar, %14,5eko igoera aurreko planarekin alderatuta. Orain arte unibertsitate-esparruan egindako inbertsiorik handiena da. Diru kopuruaren zatirik handiena Eusko Jaurlaritzak ipiniko du. Beste 603,8 milioi, berriz, finantzaketa publiko lehiakorraren, kontratupeko diru-sarreren, nazioarteko finantzaketaren eta unibertsitateen baliabide propioen bidez emango dira.
Plan hori administrazioaren eta unibertsitateen arteko lankidetzaren emaitza da, eta Euskal Unibertsitate Sistema antolatzeko tresna espezifikoa da. Izan ere, unibertsitate-politikak definitzeko trasna da; helburuak identifikatzeko eta euskal unibertsitate-ekosistema osatzen duten eragileak koordinatzeko.
Zazpi ardatz estrategiko: Bikaintasun Zientzia; Unibertsitatea+Enpresa; Unibertsitatea+Euskadi Basque Country; Irakaskuntza Berritzailea eta Kalitatekoa; Unibertsitate Komunitate Inklusiboa eta Berdintasunezkoa; Digitalizazioa; eta Eragin Soziala.
Lehentasunezko ekintza zehatzak
2023-2026 Unibertsitate Sistemaren Planak euskal talentuaren ekosistema garatzeari pisua ematen dio zehazki. Neurri garrantzitsuetako batzuk honako hauek dira: osasunaren arloan azpiegiturak bultzatzea, Espezializazio Adimendunerako Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia (RIS3) lehenestea, eraldaketa digitala bizkortzea eta hezkuntzaren eta STEM arloen ikuspegia gizartearen egungo beharrei heltzeko. Planak, halaber, enpresekin eta lanbide-heziketako ikastetxeekin harremanak sendotu nahi ditu, ikasleentzako enplegu-aukerak hobetzeko. Helburu orokorra euskal unibertsitate-sistema Euskadiko hazkunde ekonomikorako eta gizarte-ongizaterako katalizatzaile bihurtzea da.