Zientzia Astea: Zientzia, teknología eta berrikuntza gizarteari zabalik

12.700 lagunek parte hartu dute UPV/EHUk antolatutako Zientzia Asteko 200 bat jardueratan, doakoak eta gizarte osoari irekiak izan dira. Bereziki, osasunari eta iraunkortasunari buruzko iritzietan eta eztabaida publikoetan parte hartu ahal izateko ezagutzak handitu nahi dituzten ikasleen arreta erakarri dute. Bokazio zientifikoak piztea ere jardueren beste helburuetako bat da.

Zientziarekiko jakin-mina sentitzen duten pertsona guztiei irekitako erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Zientzia-Astea. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen 23. edizioa azaroan izan da Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Ekitaldia aurrerapen zientifikoak eta teknologikoak eta berrikuntzaren bidez aurrerapen horiek duten eragina gizarteari jakinarazteko aukera aproposa da.

12.700 lagunek parte hartu dute Bilboko Bizkaia Aretoan, Donostiako Tabakaleran, Bibat Museoan eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan eta Barakaldoko Clara Campoamor Gizarte Etxean antolatutako doako 200 jarduera ingurutan. Dibulgaziozko tailerrak zientzia-jakintza hedatzeko, hitzaldiak, lehiaketak, bisita gidatuak... izan dira, zientzia gizarteari hurbiltzeko. Aurtengo gaia osasuna eta iraunkortasuna izan dira. "Planetaren Osasuna" izenburupean, bereziki gazteenen arreta erakarri nahi izan dute, kultura zientifikoa areagotzeko eta eztabaida publikoetan eztabaidatzeko eta parte hartzeko tresnak eskaintzeko.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteak Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeentzat tarako bisita antolatuak ere eskaini ditu, eta horien erantzuna oso positiboa izan da. Milaka ikaslek izan dute aukera matematika, motorra, farmakologia, geologia edo astronomiako txokoak ikasteko eta gozatzeko, besteak beste. Zientzia Asteak bokazio zientifiko bat baino gehiago piztuko du beste behin ere.