Euskadi, zientzia kuantikoaren abangoardian

Ikerketan aurrera egitea funtsezkoa izango da, eta Euskadik serio hartu nahi izan du. Teknologia kuantikoek oraindik ere dimentsionatzeko zaila den potentziala dute, baina ikerketa kuantikoaren aldeko apustua hurrengo urteetarako punta-puntako bihurtu da.

Zientzia kuantikoa maila mikroskopikoan dauden elementuak aztertzen dituen fisikaren eremu bat da; atomoak, elektroiak eta molekulak dira mundu subatomikoan bizi diren egitura horien adibide. Horrela esanda, fede kontua dirudi baina egia da Euskadi zientzia kuantikoaren abangoardian dagoela.

Teknologia kuantikoak oraindik ere dimentsionatzen zaila den potentzialarekin heldu dira zientziaren egunerokotasunera. Ikerketa kuantikoaren aldeko apustua Eusko Jaurlaritzaren datozen urteetako politika zientifikoen habe garrantzitsu bihurtu da.

Horretarako sortu zen BasQ, Basque Quantum Estrategia, Hezkuntza Saila buru dela, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntzarekin eta  IBMren parte-hartze estrategikoarekin batera landua. BasQ ekimenak Euskadi Europako Hegoaldeko Teknologia Kuantikoen Polo aurreratuena izatea du helburu. IBMren System One ordenagailu kuantiko berria, IBMren super-ordenagailu kuantikoen sareko seigarrena eta gaur egun lantzen ari dena, 2025eko bigarren seihilekoan prest izango da.

Alde horretatik, gogoratu behar da Euskadik urratsak eman dituela bikaintasuneko ikerketan; Zientziaren Euskal Sareak eta IBM Researchek elkarrekin abiatu dituzte proiektuak. Prestakuntzari dagokionez, trebakuntza-programak garatzen ari dira ikertzaile, industria, unibertsitate-hezkuntza eta lanbide-heziketarako. Izan ere, programa horietan, 80 euskal ikertzaile trebatu dira konputazio kuantikoan.

Nazioarteko garrantzia duen hitzordua

Joan den astean egindako Biltzarrak lehen aldiz Forum Industrialaren atalean egin zuen jardunaldi bat. Bertan, IBMren eta Euskal Sistema Zientifikoaren arteko lankidetzaren ondorioz egindako jarduera nagusiak eta lortutako emaitzak aztertu ziren.

DIPCk (Donostia International Physics Center) antolatutako nazioarteko hitzordu honen helburu nagusietako bat da teknologia kuantikoen, material kuantiko emergenteen eta komunikazio kuantiko, detekzio eta simulazio kuantikoko protokoloen belaunaldi berrien abangoardian ideia eta lankidetza berriak txerta daitezen sustatzea.

Aurten 60 hizlarik eta 25 erakusketarik parte hartu dute, nazioarteko aditu gailenen parte-hartzearekin, besteak beste: Ignacio Cirac, Max Planck Institute of Quantum Optics; Jay M. Gambetta, IBM; Amir Yacoby, Harvardeko Unibertsitatea; Michelle Simmons, New South Waleseko Unibertsitatea (Australia); Leo Kouwenhoven, Delfteko Unibertsitate Teknologikoa (Herbehereak); Artur Ekert, Oxfordeko Unibertsitatea, eta James S. Clarke, Intel.