Eusko Jaurlaritzak 3.346 milioi euroko aurrekontu errekorra bideratuko du Hezkuntzara 2026an, irakasle eta beka gehiago izango direlarik

Eskola Bikaina Denontzat

Ikasturte honetan zehar garatuko den entzute aktiboko eta aniztasuneko espazioa dugu, euskal hezkuntza sistemaren berdintasuna, inklusioa eta kalitatea sendotzeko helburuarekin. Lehen bi saioek jada eman dituzte bere fruituak: Euskadiko eskolen segregazioari buruzko diagnostiko partekatua aurkeztea.

2025-2026 ikasturteko argazkia

Hezkuntza-sistemak gizartean ematen diren aldaketak islatzen ditu, eta aldaketa horiek sakonak eta etengabekoak dira. Horrek berrikuntza eta egokitzapena eskatzen dizkigu. Testuinguru horretan, une egokia da ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza bermatuko duten oinarriak ezartzeko, bai epe laburrerako bai epe luzerako ikuspegitik.

Ilusioa eta baliabide berriak

2025-2026 ikasturte berria ez da ilusioz soilik datorrena, baizik eta iazko maiatzean adostutako neurri eta baliabide sorta baten ezarpen praktikoarekin ere, irakasleen lan-baldintzak eta, ondorioz, gelako hezkuntza-kalitatea hobetzea helburu duena.