Hezkuntza

Hezkuntza-sistemaren iparrorratza

Euskal Hezkuntza Sistemaren Orientazio Plana irakasle orientatzaileei laguntzeko sortu da, zeregin garrantzitsua baitute: ikasleei beren proiektu pertsonal, akademiko eta profesionalen gainean erabakiak hartzen laguntzea.

Irakurtzen ikasi, ikasteko irakurri

Euskadiko Irakurketa Estrategia indartu egin da, irakurketa hobetzeko esku-hartze ekimen zehatzak txertatuta. Ondo irakurtzea funtsezkoa denez ikaskuntzarako, ikasleek edozein testu behar bezala interpretatzen jakitea da helburua.

Haur literaturaren aitzindari eta Emakunde Saria

Mariasun Landa idazleak Eusko Jaurlaritzaren aitortza jaso du literaturaren bidez berdintasunari egindako ekarpenagatik.

Ongietorria 11 hizkuntzatan

Euskadiko hezkuntza-sisteman sartzen diren adingabeen familia iritsi berriek gida bat dute eskura, euskaraz, gaztelaniaz, ukraineraz, frantsesez, ingelesez, portugesez, errusieraz, errumanieraz, txineraz, arabieraz eta urdueraz.

Irakurketa hobetu: arazoak detektatu eta ekin

Euskadiko Irakurketa Estrategiak bi tresna berri ditu: batetik, haurren artean ikasteko zailtasunak goiz detektatzeko mekanismoa eta bestetik, irakurtzeko trebetasuna neurtzen duen tresna.

First Lego League: bokazio zientifiko-teknologikoak piztuz

57 ikastetxetako 2.828 ikasle aldi berean lehiatu ziren First Lego League-n Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen, martxoaren 2an. 16.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute FIRST LEGO League Euskadin azken 15 urteotan.

Ospitaletik ikastea

Medikuak aginduta beren ikastetxera normaltasunez joan ezin diren ikasleek, dela ospitalean daudelako, dela programa terapeutiko batean daudelako, hezkuntza-arreta dute eskura etxean edo ospitalean.
Lanbide Heziketa

Berrikuntza sukaldean

Duela gutxi, Lanbide Heziketako 5.0 Gastronomia Topaketa egin da Donostian. Estatuko Ostalaritza Eskoletako 180 arduradun eta nazioartean entzutea duten sukaldariak bildu dituen hitzordu horrek teknologia, iraunkortasuna eta osasuna izan ditu osagai nagusi.

Hasierako Lanbide Heziketa: gizarte-kohesioaren aldeko apustua

Ikasleak bizitzan zehar prestatzen jarraitzea da prestakuntza-eredu honen helburu nagusietako bat.

Lanbide Heziketako orientazioa

Hezkuntza Sistemaren Orientazio Planak Lanbide Heziketan jorratu dituen hiru eremuak honako hauek dira: ikasleen ongizate emozionala bermatu nahi duen orientazio psikopedagogikoa, ikasketetan eta enplegu-irteeretan jarraitutasuna eskaintzeko orientazioa eta bizitza osoko prestakuntza indartzeko ikaskuntza-bitartekarien bidezko laguntza.
Unibertsitateak eta ikerketa

Hyperion: zientziaren zerbitzura dagoen superkonputagailua

Estatuko hirugarren superordenagailu indartsuena da eta Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikertzaileei ematen die zerbitzua.

Ba al dakizu nor diren ERC ikertzaileak?

ERC-European Research Council laguntzak (Europako Ikerketa Kontseilua) Europako Batasunaren finantzaketa-programa dira. Bikaintasun zientifikoa eta ezagutzaren mugan ikerketa sustatzera bideratuta daude. Euskadik mota horretako 28 laguntza ditu. Horrek zera esan nahi du: Europako funtsetatik datozen 61 milioi euro baino gehiago inbertitzen direla Euskadin ikerketarako. ERC ikertzaileek jasotzen dituzte laguntza horiek.

Teknologia eta zientzia Europako ikasleengandik hurbil

Europako STEM Sareak gonbidatuta, Euskadik bere STEAM Estrategia aurkeztu du Bruselan, ikasleen artean bokazio zientifiko teknologikoak areagotzeko helburua duena.