
Eustaten azterlan baten arabera, Euskadiko herrien %98k Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat du, eta biztanleen % 88k bizi den udalerrian egin dezake Bigarren Hezkuntza.
Euskadiko eskola-azpiegiturari esker, biztanleen %98 gutxienez Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat duten udalerrietan bizi dira, eta %88 Bigarren Hezkuntza (Batxilergoa edo Lanbide Heziketa) beste leku batera joan beharrik gabe osa daitekeen udalerrietan, Eustaten datuen arabera.
Hezkuntzara bideratutako baliabideek eskola-azpiegitura zabalari eusteko balio dute. 1.427 ikastetxek osatzen dute sarea, eta 44.000 irakasle inguruk lan egiten dute (horietatik % 69 emakumeak dira) eta 480.000 ikaslek baino gehiagok ikasten dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko 3-16 urteko ia neska eta mutil guztiak eskolatuta daude, eta eskolatze-tasa garbiek goranzko joera dute aurreko hamarkadaren erdialdetik.