
Lanbide Heziketaren eredu berri honek gizarte-kohesioa du helburu. Hasierako Lanbide Heziketa mota desberdinetako ikasleei arreta emateko diseinatu dute eta kolektibo zaurgarrienetan jartzen du bereziki arreta.
Orain arte, Oinarrizko Lanbide Heziketa bezala ezagutzen zen eta 2024-2025 ikasturtetik aurrera, eredu berritua, Hasierako Lanbide Heziketa izango da. Jomuga nagusia gizarte kohesio handiagoa ahalbidetzea da eta horretarako, kolektibo zaurgarrienetan jartzen du arreta bereziki. Helburua da inor atzean ez geratzea, nahi duenak prestakuntza-ibilbide bat garatzeko aukera edo ikasketekin jarraitzeko aukera izan dezan. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak prestakuntza-eredu malguagoa, egokituagoa, irekiagoa, eskuragarriagoa eta eraginkorragoa diseinatu du.
Hasierako Lanbide Heziketa diseinatzeko orduan, helburu nagusia izan da, ikasleek ikasten jarraitzea, titulazio bat lortu ondoren ere ikasten jarraitzeko aukera izatea. Ikasleek bi titulazio eta lanbide-ziurtagiri bat lor dezakete Lanbide Heziketako eredu honetan, hezkuntza-sistemako titulazio guztiekin konexioak izateaz gain.
Kolektibo anitzak ditu helburu xede Hasierako Lanbide Heziketak, DBHn laprast egin dutenek adibidez aukera horretan aurki dezake ikasten jarraitzeko bidea, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, migratzaileak… besteak beste. Ezagutu ibilbideak eta garapenerako aukerak hemen.