Modalitate honi esker, ikasleek modulu edo unitate txikiagoetan jarraitu ahal izango dute prestakuntza, hiru ziurtapen-graduren bidez. Horrela, erosoagoa izango da prestakuntzan aurrera egitea, beste ikasgai bat ikasten edo lanean den bitartean, adibidez.
Euskadiko Lanbide Heziketak aukera eskaintzen du prestakuntza-zikloak modulu-eskaintza malguaren bidez osatzeko. Hezkuntza-sistemak irakaskuntzaren eskaintza malgutzeko aukera ematen du, eta, beraz, modulu solteetan matrikulatu daiteke ikaslea, ikastaro osoetan matrikulatu beharrean.
Egindako aurrerapausoak egiaztatzen dituzten gradu desberdinak diraikasleek beren prestakuntza-ibilbidea diseinatu dezaten biderik onena, ikasketak eta lana uztartzen dituzten bitartean.
Unitateak metatuz joan daitezke titulua eskuratu arte. Honako hauek dira: A Gradua (gaitasunaren egiaztapen partziala), B Gardua (gaitasun-ziurtagiria) eta C Gradua (ziurtagiri profesionala).