
Matrikulazio epeen ondoren, erne martxoak 12tik aurrera, egun horretan argitaratuko dira eskatzaileen zerrendak.
Hezkuntza Sailak bi bide jarri ditu familiek eskaera aurkeztu dezaten. Prozesu osoa online egin daiteke, beharrezko dokumentazioa aurkeztea barne, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez (www.euskadi.eus/hezkuntza); edo aurrez aurre, lehen aukera gisa aukeratutako ikastetxean (ikastetxeko idazkaritza-ordutegian).
Data garrantzitsuak
• Otsailaren 7tik 23ra: eskabideak eta egiaztagiriak entregatzea Online edo aurrez aurre zentroan (bulegoko ordutegian).
• Martxoaren 12a: eskatzaileen zerrendak argitaratuko dira.
• Martxoaren 26a: plaza esleitzeko behin-behineko zerrendak argitaratzea. Erreklamazioak aurkezteko epea zabalduko da, apirilaren 10era arte.
• Apirilaren 26a: behin betiko zerrendak argitaratzea. Errekurtsoak aurkezteko epea maiatzaren 30era arte.
Matrikulazioaren 5 gako
Gainerakoan, aurreko urtean ikasleen eskolatze orekatuagoa sustatzeko abian jarri ziren berrikuntzak eta neurriak mantenduko dira:
• Plazak gordetzea: funts publikoen bidez ordaindutako ikastetxe guztiek plaza kopuru bat erreserbatuta izango dute ikasle zaurgarrientzat. Neurri honek ikasleen eskolatze orekatuagoa lortzeko helburua du, arrazoi sozioekonomikoengatik edo beste izaera batekoengatik bereiztea saihesteko.
• Kalteberatasun Indizea aplikatzea: Familiek eskabideak aurkeztean betetzen duten galdetegian oinarrituta, kalteberatzat jotzen diren ikasleen ehunekoa zehazten da. Horrela, eragin-eremu bakoitzaren kalteberatasun-indize erreferentziala eta ikastetxe bakoitzeko ikasle kalteberentzat gorde beharreko plaza-kopurua zehazten dira. Horrela, eragin-eremu bateko zentro guztiak beren eremuari dagokion kalteberatasun-indizera hurbilduko dira.
• Eskaera bakoitzeko ikastetxe kopuru mugagabea: Familia bakoitzak bere eragin-eremuko zentro guztiak aukeratu ahal izango ditu seme-alabak eskolatzeko, edo beste eremu batzuetakoak, mugakideak izan edo ez, eta beren interesen arabera lehenetsiko ditu.
• Lehentasunak: Onarpen-prozesuaren bidez, familiek lehenetsitako ikastetxea eskaini nahi zaio ikasle bakoitzari, eta hautatutakoetan eskolatzeko aukerarik ez badago bakarrik eskainiko da beste ikastetxe bat, markatutako ezaugarriak dituena eta ikaslearen bizilekutik hurbil dagoena. Beraz, oso garrantzitsua da familiek ahalik eta ikastetxe gehien hautatzea, dagokien ikastetxea ahalik eta gehien egokitu dadin haien interesetara.
• Hurbileko eskolatzea: Baremorako gehieneko puntuazioa lortzeko, eskatutako ikastetxea ikaslearen etxetik hurbilen dagoen ikastetxea (publikoa edo itunpekoa) izan behar da, eragin-eremuaren barruan: 7 puntu. Eragin-eremu beraren barruan ere, hurbiltasuna kontutan hartzen duen neurria da, hurbileko eskolatzea sustatzeko helburuarekin.