Sartu Ikasgunean! Zure eskola klik bakarrean

Ikasgunea familien ataria da. Azken notak, tutorearekin kontaktatu, ordutegiak, bekak, jantokietako menuak... Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasleei buruz duen informazio guztia https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio helbidean dago.

Ikasgunea Euskadiko ikastetxeetako ikasleei buruzko informazio guztia biltzen duen online plataforma da. Informazio praktikoa eskura dago modu errazean, klik bakarrean. Ikasleen espedienteak ere ikus daitezke, eta irakasleekin harremanetan jarri. Ikastetxera eta bertako funtzionamendura urrutiko kontrolaren bidezko sarbidea izatearen parekoa da.

https://ikasgunea.euskadi.eus webguneak informazio akademikorako sarbidea eskaintzen die, arin eta zuzenean, familiei batik bat. 14 urtetik gorako ikasleak ere sar daitezke webgunean. Horretarako, baliozko identifikatzaile baten bidez erregistratu behar da: indarrean dagoen NAN eta/edo AIZ (Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia), edo ikastetxean eskatu ahal izango den Hezkuntzako Identifikazio Agiriaren (HNA) bidez.

Erregistratu ondoren, atariak eskaintzen dituen hainbat aukeratara sar daiteke: azken notak, seme-alaben tutorearekin harremanetan jartzeko modua, eskola-egutegia eta ordutegiak, beka-eskaeren egoera zein den eta jantokiei eta eskola-garraioari buruzko informazioa (ikastetxe publikoen kasuan). Ikastetxearen abisuak jasotzeko aukera ere ematen du Ikasguneak.

(Sartzeko gakoak honako ezaugarri hauek bete beharko ditu: gutxienez 8 karaktere alfanumeriko, gutxienez letra larri bat, letra xehe bat eta zenbaki bat izan beharko ditu, ez du espaziorik, gidoirik, izartxorik eta bestelako zeinurik izan beharko)