Apunta zaitez STEAM-en

STEAM hezkuntza bultzatzeko eskaintza askotariko programaz eta tailerrez osatuta dago; denek ere zientzia, matematika edo teknologia jorratzen dute. 2024-2025 ikasturterako STEAM Sare katalogoa prest dago euskal ikastetxeei zuzendutako 50 proposamen baino gehiagorekin.

 

Hurrengo ikasturterako STEAM Euskadi Estrategiaren barruan, ikastetxeei proposatzen zaizkien ekimenak argitaratu dira. Ikastetxeentzako katalogoak irakasleen lana babestu eta harreman berriak erraztu nahi ditu, ikasgelan STEAM gaiak ikasteko ekimenak sor ditzaten.

Hezkuntza Sailak ia 700 ikastetxeri bidali die katalogoa. Honako esteka honen bidez eman ahal izango dute izena jardueretan parte hartzeko.

Eskaintzak honako irakasgai hauei buruzko hainbat jarduera, programa eta tailer biltzen ditu: Biologia, Biologia eta Geologia, Biologia eta Kimika, Kultura Zientifikoa, Marrazketa Teknikoa, Fisika, Fisika eta Kimika, Geologia, Matematika, Kimika, Teknologia, Industria Teknologia, Orientazio Profesionala.

Zer da STEAM hezkuntza?

STEAM hezkuntzak Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika integratzen ditu, Arte eta Humanitateekin lotuta. "A" horrek Zientzien eta Arteen eta Humanitateen ikaskuntza-prozesu integratua gogorarazten du, ikasleengan lankidetza, sormena, talde-lana edo berrikuntza bezalako gaiak sustatuz.

Euskal estrategiak bereziki azpimarratzen du ikasleen artean txikitatik bokazioak sustatzea, eremu horretan berdintasun-maila handiagoak lortzeko.