Oinarrizko hezkuntza

STEAM bokazioen Olinpoa

STEAM Euskadi Sariak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikarekin lotutako proiektu onenak saritu ditu. Ikasleek egindako ahaleginek alor honetako bokazio goiztiarren arteko garaile bihurtu dituzte.

Neska-mutilen arteko berdintasunaren alde aurrera eginez

Euskadin hezkidetza-plan bat dago euskal hezkuntza-sistemarako, berdintasuna eta tratu ona lortzea helburu duena. II. Planaren garapenaz arduratzen den Jarraipen Batzordeak orain arte egindako lanaren balantze positiboa egin du, eta hurrengo erronkak identifikatzeko lanean ari da.

Inklusioa garraioaren bidez

Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala dela eta premia bereziak dituzten ikasleek Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango dute ikastetxeetara joan ahal izateko, 5,6 milioi eurora arte handitu baitira garraiorako laguntzak.

Hezkuntza Saila-udalak: gure eskolak hobetzen

Aurten 395 ekimen lagunduko dira diruz eta aurten, lehen aldiz, energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarriak ezartzeko jarduketak lagunduko dira. Berrikuntzek 10,9 milioi euroko inbertsioa ekarriko dute eta Udalaguntza programaren bidez kudeatuko dira.

Proiektu zientifikoak ikasgelatik plazara

Energia eraginkortasunerako soluzioak, animalia-ilea itsasoko isuriak batzeko erabiltzea edo grafenoari buruzko ikerketak; 70 ikastetxetako 800 ikasle inguruk ikasturtean zehar garatu dituzten proiektuak erakutsi dituzte Elhuyar Zientzia Azokan.

Txalo bero bat musika eskolentzat

Musika Eskolek bultzada bat behar zuten euren jarduera arautzeko eta Eusko Jaurlaritzak espezialitateak eta ezaugarriak definitzeko dekretu bat onartu berri du. Arautu gabeko ikasketak ematen dituzte eskola horiek baina musika eta dantza zaletasunak asetzeko 32.000 euskal herritar joaten dira musika eskoletara.

Badakizu zer den lutheria?

Antzinako ofizioa da, iraganera eraman gaitzakeena... Stradivariuseko tailerretan biolin preziatuak egiten ziren. Lutheria hari-instrumentuen fabrikazioa da. Hezkuntza Sailak Bele izeneko lutheria-eskola batean eskaintzen ditu ikasketak; gaur egun, hari-instrumentuak egiten, doitzen edo konpontzen irakasten da. Kontserbatorioetako ikasleek eta musika-eskolek Belen egindako hari-instrumentuak eska ditzakete maileguan.

Indarkeria matxistaren biktimak babestuz

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gida bat diseinatu du ikastetxeek indarkeria matxistaren biktima diren haur, nerabe eta emakumeei arreta emateko jarraibideak jasotzeko.
Formación Profesional

Garaiz al nago Lanbide Heziketan izena emateko?

Euskadiko Lanbide Heziketako ateak zabalik daude oraindik. Ohiko 2024-2025 ikasturterako onarpen-eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 24an itxi bazen ere, EAEko Lanbide Heziketak ezohiko epea du prozesu arruntean hutsik geratu diren lekuetan izena emateko.

Lanbide Heziketako bolidoak

Euskelec lasterketan lehiatu ziren, Hezkuntza Sailak Tknikaren bitartez (Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa Aplikatuko Zentroa) antolatutako ekitaldian. Aurten, Gasteizko Udalaren laguntza eta lankidetza izan du. Lanbide Heziketako ikasleek diseinatu eta muntatutako 18 ibilgailu elektrikok parte hartu dute. Azkarrenak ez ezik, efizienteenak ere saria du.

Lanbide Heziketa Europara begira

Eusko Jaurlaritzak Erasmus+ mugikortasun-proiektuak egiteko laguntza-programa argitaratu du berriz, datorren ikasturterako. Ikasleek zein irakasleek eskatu ditzakete dirulaguntzak. Azken zortzi ikasturteetan 11.000 pertsona baino gehiago irten dira Euskaditik beka horiei esker.
Unibertsitatea eta ikerkuntza

Ikerkuntzako Euskadi Saria 2023

Joaquin Gorrochategui Churruca irakasle eta katedradun emeritua da 2023ko Ikerkuntzako Euskadi Saria. Epaimahaiak bere ibilbide sendoa eta bikaina aintzat hartu du. Gorrochateguik 2022an aurkitu zuten Irulegiko Eskuaren inskripzioaren azterketan eta ikerketan lan egin du.

Euskadi aitzindari garun-ikerketan

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari atxikitako bikaintasuneko oinarrizko ikerketa-zentroak magnetoentzefalografiako ekipo berri bat du, neuronen jarduera bereizmen handiarekin erregistratzeko aukera emango duena. Horri esker, hizkuntza-prozesuetan parte hartzen duten mekanismoak azter daitezke.

Beste bultzada bat ikertzaileei

Hezkuntza Sailak 11,9 milioi euro bideratuko ditu ikertzaileak prestatu eta hobetzeko, doktoratu aurreko kontratuen bidez eta beste 4,5 milioi euro ikertzaile doktoreak hobetzeko.

UPV/EHUko udako ikastaroak

UPV/EHUko Udako Ikastaroek 17 ikastaro eskainiko dituzte aurten hezkuntzako profesionalentzat. Ikastaroen programa osoa aztertuz gero, adimen artifiziala, jasangarritasuna eta parte-hartzea dira gairik aipagarrienak.